Futbola
Presidente berria
Francisco Soto, Epaileen Batzorde Teknikoaren presidente berria
EITB
Soto, 45 urtekoa bera, abokatua da, eta Luis Medina Cantalejo ordezkatu du; azken hori duela egun batzuk kargugabetu zuten, bai eta haren taldeko kide gehienak ere.
-
Francisco Soto asteazkenean aurkeztu dute. Argazkia: Europa Press.
Francisco Soto da abokatua Epaileen Batzorde Teknikoaren presidente berria. Soto asteazkenean aurkeztu dute, erakundearen egoitzan, Rafael Louzan Espainiako Futbol Federazioaren presidentea ere izan den ekitaldian, "exijentzia, gardentasuna eta errespetua" goiburupean.
Francisco Soto, 45 urtekoa bera, orain arte Vigon zebilen lanean, Galiziako Epaileen Batzordearen ordezkari. Luis Medina Cantalejo ordezkatu du; izan ere, azken hori duela egun batzuk kargugabetu zuten, bai eta haren taldeko kide gehienak ere. Medina Cantalejo 2021eko amaieratik aritu da presidente, Carlos Velasco Carballok utzitakoan.
Espainiako Futbol Federazioaren arabera, aldaketak egin dituzte Epaileen Batzorde Teknikoan "beharrezkoa" zelako epaileen arloan aro berria abiatzea, sistema eraberritzeko. Talde horretan epaileen, klub profesionalen eta Espainiako Federazioaren ordezkariak dabiltza.