Futbola
Ezbeharra
Diogo Jota Liverpooleko jokalaria hil da, auto-istripuz
EITB Media
28 urteko jokalari portugaldarrak Zamoran izan du istripua. Andre anaiarekin zihoan, 26 urteko Peñafiel taldeko jokalaria bera. Ibilgailua errepidetik irten da, eta su hartu du.
-
Diogo Jota, Portugalekin Eurokopan, Txekiar Errepublikaren kontrako partidan. Argazkia: EFE
Diogo Jota, Liverpooleko eta Portugalgo selekzioko jokalaria, hil egin da ostegun honetan, uztailaren 3an, Zamoran (Espainia), auto-istripuz.
Istripua Palacios de Sanabrian gertatu da, A-52 errepideko 65. kilometroan. Diogo (28 urte) Andre 26 urteko anaiarekin batera zihoan autoan. Andre ere futbolari profesionala zen, Portugalgo Bigarren Mailako Peñafiel taldeko jokalaria.
Ibilgailua errepidetik irten da, eta su hartu du. Bertan hil dira biak.