Futbola
2025eko Eurokopa
Espainiak Portugal jipoituz hasi du Eurokopa (5-0)
EITB
Lau gol lehen zatian sartu dituzte. Garaipen horrekin, Espainia B multzoko lider jarri da.
-
Espainiako selekzioko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Espainiako selekzioak ostegun honetan hasi du 2025eko Eurokopa, Portugalen aurka 5-0 irabazita, eta B multzoko lider jarri da.
Lau gol lehen zatian sartu dituzte. Partida hasi bezain laster, Portugalek defentsan egindako akats bat aprobetxatu du Estherrek markagailua irekitzeko.
Jarraian, Victoria Lopezek kontraeraso on bat baliatu du bigarren gola egiteko, partidako lehen 10 minutuetan.
3-0ekoa Alexiak jarri du markagailuan, eta Estherrek berak sartu du laugarrena, bere bigarrena.
Bigarren zatian, Espainiako selekzioak jaun eta jabe izaten jarraitu du, eta azken txistua jo aurretik, luzapenean, Cristina Martin-Prietok 5-0ekoa sartu du.
Lehen partida honetan, Lucia Garcia eta Maite Zubieta euskal jokalariak aulkian egon dira, baina ez dute jokatu.
Italiak mendean hartu du Belgika (0-1)
Italiako futbol selekzioak 0-1 irabazi dio ostegun honetan Belgikakoari, Arianna Carusok atsenaldiaren atarian sartutako gol bakarrari esker, Emakumezkoen Eurokopako
B Multzoko jardunaldiko partidan.

Italiako selekzioko jokalariak, gola ospatzen. Argazkia: EFE