Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Fluminense-Chelsea, lehen finalerdia

EITB Media

Brasilgo taldeak 2-0 garaitu du Al Hilal, eta Ingalaterrakoak 1-2 menderatu du Palmeiras.

  • Palmeiras vs. Chelsea (1-2)  Argazkia: EFE

    Palmeiras vs. Chelsea (1-2) Argazkia: EFE

Fluminensek 2-1 irabazi dio ostiral honetan Al Hilali, Orlandoko Camping World Stadium zelaian, eta Kluben Munduko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da. Matheus Martinellik sartu du lehen gola lehen zatian, eta, Marcos Leonardok markagailua parekatu ostean, Herculesek egin du bigarrena, Brasilgo taldeari finalerdietarako txartela emateko.

Chelseak, bere aldetik, 1-2ko emaitzarekin kanporatu du Palmeiras, eta Kluben Munduko Txapelketako finalerdietan Brasilgo beste taldea izango du aurkari, Fluminense.

Ingalaterrako taldea aurreratu da markagailuan lehen zatian, Cole Palmerren golari esker, baina Palmeiras suspertu egin da bigarrenean, eta markagailua berdindu du, Estevaok egindako golari esker.

Palmeirasen ametsaren amaiera bereziki krudela izan da, Palmeirasek bere atean sartutako golari esker lortu baitu garaipena Chelseak, Agustin Giayren aldaratze baten ostean.

Kluben Munduko Txapelketako finalerdiak datorren astean jokatuko dira, New Yorken.