Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Corinthiansek Chelsea hartu du mendean, finalean

Erredakzioa

Paolo Guerrero Peruko aurrelariak garaipena eman dio Brasilgo taldeari 69. minutuan. Guerrerok atzelarien aldaratze bat buruz sareetara bidali du.

  • Paolo Guerrero Corinthianseko aurrelaria. EFE

    Paolo Guerrero Corinthianseko aurrelaria. EFE

Corinthiansek bigarrenez kluben Munduko Txapelketa irabazi du Chelsea 1-0 mendean hartuta. Finala Yokohamako (Japonia) futbol-zelaian jokatu da.

Paolo Guerrero Peruko aurrelariak garaipena eman dio Brasilgo taldeari 69. minutuan. Guerrerok atzelarien aldaratze bat buruz sareetara bidali du.

Corinthiansek lehen edizioa irabazi zuen Rio de Janeiron, Maracana futbol-zelaian. Vasco da Gama azpiratu zuen penalti jaurtiketetan (4-3).

Corinthiansek Bartzelonaren lekukoa hartu du txapeldun gisa.

Fitxa teknikoa:

Corinthians: Cassio; Alessandro, Chicao, Paulo Andre, Fabio Santos; Paulinho, Ralf; Danilo, Jorge Henrique, Emerson (91. minutua Wallace); eta Guerrero (87. minutua Juan Martinez).

Chelsea FC: Cech; Ivanovic (83. minutua Azpilicueta), Cahill, Luiz, Cole; Lampard, Ramires; Moses (73. minutua Oscar), Mata, Hazard (87. minutua Marin); eta Torres.

Gola:: 1-0. 69. minutua: Guerrero.