Itxi

Futbola

Kaleratzea

Real Oviedo taldeak Veljko Paunovic entrenatzailea kaleratu du

EITB

Veljko Paunovic da 2025-2026 denboraldian Espainako Lehen Mailako klubek kaleratu duten lehen entrenatzailea. Aurreko denboraldian Oviedoren igoera lortu ondoren, oraingoan 6 puntu eskuratu ditu lehenengo 8 partidetan.

  • Veljko Paunovic

    Veljko Paunovic

Real Oviedok Paunovic kaleratu du ostegun honetan, eta horrela Asturiasko taldea izan da 2025-2026 denboraldian entrenatzailea aldatu duen lehenengoa.

Ekainean, entrenatzaile serbiarrak Lehen Mailara igo zuen Real Oviedo, baina denboraldi honetako lehen 8 partidetan 6 puntu lortzea ez da nahikoa izan lanpostuan jarraitzeko.

Asturisko taldeak eskerrak eman dizkio entrenatzaileari eta haren lantaldeari, Oviedon eman duten denboran erakutsitako profesionaltasun, konpromiso eta ardurarengatik.