Itxi

Futbola

13. jardunaldia

EA Sports Ligako Osasuna-Reala derbia azaroaren 22an jokatuko dute, larunbatez, 18:30ean

EITB

Txapelketako hamahirugarren jardunaldian izango da. Egun berean, beste bi partida hauek ere jokatuko dituzte. Alaves-Celta, 14:00etan, eta Bartzelona-Athletic, 16:15ean.

  • Barrenetxea eta Torro, 2024-2025eko Ligako derbian. Argazkia: EFE.

    Barrenetxea eta Torro, 2024-2025eko Ligako derbian. Argazkia: EFE.

2025-2026 denboraldiko EA Sports Ligako Osasuna-Reala euskal derbia azaroaren 22an jokatuko dute, larunbatez, 18:30ean, Ligak astelehenean iragarri duenez. Txapelketako hamahirugarren jardunaldian izango da, eta egun berean, azaroaren 22an, beste bi partida hauek ere jokatuko dituzte. Alaves-Celta, 14:00etan, eta Bartzelona-Athletic, 16:15ean.

Horrenbestez, 2025-2026ko Ligako hirugarren euskal derbia, Sadarren, Osasuna-Reala norgehiagoka, azaroaren 22an izango da. Aurretik, Ligako Txapelketan, Osasunak neurketa hauek jokatu beharko ditu: Osasuna-Celta, urriaren 26an, igandez, 18:30ean; Oviedo-Osasuna, azaroaren 3an, astelehenez, 21:00etan; eta Sevilla-Osasuna, azaroaren 8an, larunbatez, 16:15ean. Realak, ordea, norgehiagoka hauek izango ditu: Reala-Sevilla, urriaren 24an, ostiralez, 21:00etan; Reala-Athletic derbia, azaroaren 1ean, larunbatez, 18:30ean; eta Elx-Reala, azaroaren 7an, ostiralez, 21:00etan.