Futbola
Moeve F Liga
Moeve F Ligako Reala-Athletic derbia Anoetan jokatuko dute, azaroaren 16an, igandez, 12:00etan
EITB
2025-2026 denboraldiko Moeve F Ligako hamaikagarren jardunaldiko partidetako bat da. Egun horretan bertan, azaroaren 16an, Eibar Espanyolen aurka arituko da, Ipuruan, 18:30ean.
-
Reala eta Athletic Anoetan arituko dira nor baino nor gehiago, azaroaren 16an. Argazkia: EFE.
2025-2026 denboraldiko Moeve F Ligako hamaikagarren jardunaldiari dagokion Reala-Athletic euskal derbia azaroaren 16an izango da, igandez, 12:00etan, Ligak berak asteartean adierazi duenez, eta Anoetan jokatuko dute, jarraian Realak iragarri duenez.
Egun horretan bertan, azaroaren 16an, Eibar Espanyolen aurka arituko da, Ipuruan, 18:30etik aurrera.
Anoetako derbia jokatu baino lehen, Realak honako partida hauek izango ditu: azaroaren 2an, igandez, Reala-Bartzelona, 16:00etan; eta azaroaren 9an, igandez, 16:00etan, Espanyol-Reala. Athleticek, ordea, neurketa hauek izango ditu: Athetic-DUX Logroño, azaroaren 2an, 12:00etan, eta Athletic-Eibar derbia, azaroaren 8an, larunbatez, 16:30ean.

