Itxi

Futbola

Errege Kopa

Eguesibarrek ezin izan du Andorraren aurka (1-5), eta Errege Kopatik kanpo gelditu da

EITB

Ibai Gomezek entrenatzen duen eta Hypermotion Ligan dabilen Andorrak bi gol sartu ditu lehen zatian, eta bigarren zatian aldea handitu du. Hasier Iriartek, penaltiz, 70. minutuan, Eguesibarren gola sartu du.

  • Hamaikakoa, kanporaketan. Argazkia: Eguesibar.

    Hamaikakoa, kanporaketan. Argazkia: Eguesibar.

Eguesibar 2025-2026 denboraldiko Errege Kopatik kanpo gelditu da, lehen kanporaketan, Andorraren aurka, 1-5 galduta, Sarrigurenen, ostegun gauean. Hasier Iriartek, 70. minutuan, penaltiz, Eguesibarren gola sartu du, behin-behineko 1-4koa.

Hala, Ibai Gomezen entrenatzen duen eta Hypermotion Ligan dabilen Andorra 3. RFEF mailako Eguesibar baino gehiago izan da, eta Kopako bigarren kanporaketarako sailkatzea eskuratu du. Martin Merquelanzek egin du 0-1ekoa, 28. minutuan, eta Alex Petxarromanek, 44.ean, 0-2koa lortu du; bigarren zatian, Manu Nietok, 61.ean, 0-3koa sartu du, eta Uzkudunek, 67.ean, 0-4koa. Hasierrek sartu du Nafarroako taldearen gola, eta Marti Vilak egin du Andorraren bosgarrena.

Nahiz eta emaitza ona ez izan, giro ederra izan da Sarrigurenen; Eguesibarreko zaleek biziki bultzatu dituzte jokalariak, eta horiek ahalegin handia egin dute, neurketan.