Futbola
Euskal Selekzioa
Jarraitzaileak giroa berotzen ari dira Donostiako Alde Zaharrean
Erredakzioa
Donostiara joan diren zale gehienak Gipuzkoako hiriburuaren Alde Zaharrean bildu dira. Jarraitzaileak Euskal Herriko txoko guztietatik hurbildu dira.
Euskal Selekzioak eta Boliviak arratsaldean, Anoetan, jokatu behar duten norgehiagoka berotzen hasi dira jarraitzaileak dagoeneko. Neurketaren hasiera (20:00etan) hurbiltzeko zain dira zaleak, bitartean Donostiako Alde Zaharrean, giro bikainean, bildu dira.
Goizeko lehen orduetatik Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako jarraitzaileak Alde Zaharreko tabernetan bildu dira giroa berotzen hasteko.