Futbola
1-1, Cornellan
Kataluniak 1-1ekoarekin agurtu du Johan Cruyff
Erredakzioa
Kataluniako selekzioak 1-1 egin du Nigeriaren aurka Cornellan. Sergio Gonzalezek 1-0ekoa lortu du, penaltiz, 3. minutuan, baina atsedenaldiaren ondoren Dikek berdinketaren gola egin du.
Kataluniak 1-1 egin du Nigeriaren aurka, eta Johan Cruyffek agur esan dio selekzioari. Kataluniarrak jaun eta jabe izan dira, baina ezin izan dituzte gol aukerak gauzatu, eta norgehiagoka berdinketarekin bukatu da.
Joko gutxiko partida izan da, eta emozioak, batez ere, harmailetan izan dira. Gainera, Sergio Gonzalezek eta Johan Cruyff hautatzaileak selekzioari agur esan diote: aurrenak 14 urtetan Kataluniako elastiko jantzi ondoren, eta holandarrak lau neurketa porrota ezagutu gabe gidatu ostean.
Cruyffen mutilek neurketako 3. minutuan hartu dute aurrea markagailuan, Sergio Gonzalezek 1-0ekoa eskuratu baitu, penaltiz. Hala ere, atsedenaldiaren ostean, Nigeriak duen indar fisikoaren erakustaldia egin du, eta Dikek 1-1ekoa lortu du (55. minutua).
Tejerak eta Jonathan Sorianok Kataluniaren bigarrena egiteko abagune apartak izan dituzte, baina aukera argiena Tellok izan du norgehiagokako azkeneko minutuan. Hala ere, Bartzelonako aurrelariak baloia zuzenean kanpora bidali du.
- Fitxa teknikoa:
1 - Katalunia: Casilla (Codina, 46. minutua); Bartra, Puyol (Montoya, 45. minutua), Pique (Jordi Amat, 46. minutua), Capdevila (Jordi Alba, 46. minutua), Victor Sanchez (Sergio Buquets, 46. minutua) Xavi (Tejera, 46. minutua), Sergio Gonzalez (Alvaro Vazquez, 12. minutua -Sergi Roberto, 46. minutua), Verdu (Tello, 46. minutua), Bojan (Jonathan Soriano, 46. minutua) eta Sergio Garcia (Piti, 46. minutua).
1 - Nigeria: Chigozie; Godfrey, Francis, Ogude (Raheem, 66. minutua), Solomon (Musa, min.51), Azubuike, Brown, Bright (Kenneth, 56. minutua), Ejike (Emmanuel, 60. minutua), Ogenyi eta Sunday (Uche, 60. minutua).
Golak: 1-0, 3. minutua: Sergio Gonzalez, penaltiz. 1-1, 55. minutua: Dike.