Itxi

Futbola

Errege Kopa

Zaragoza-Sevilla eta Bartzelona-Malaga, maila handiko kanporaketak

Erredakzioa

Unai Emeryk debuta egingo du Sevillarekin Romaredan, eta Vilanovaren mutilek kanporaketa erabkita uztea bilatuko dute Camp Nou estadioan.

  • Bartzelona-Malaga. Argazkia: EFE

    Bartzelona-Malaga. Argazkia: EFE

Zaragozak, Sevillak, Bartzelonak eta Malagak Real Madrilek Errege Kopako final-laurdenetan hartutako bideari jarraitu nahi diote. Jose Mourinhoren mutilek 2-0 gainditu zuten Valentzia, eta finalerdietarako aurrerapauso garrantzitsua eman zuten. Zaragoza-Sevilla neurketa 19:30ean jokatuko da, eta Bartzelona-Malaga 21:30ean.

Unai Emery gipuzkoarrak debuta egingo du Sevillarekin Michelen postua hartu ondoren. Zaragozak, denboraldi honetan, itxura kaskarra eskaini du Romaredan, eta Aragoiko taldeak erasoan indar gehiagorekin jokatu beharko du.

Manolo Jimenez teknikariak bere talde ohiaren aurka arituko da, baina Sevillak gogor borrokatu beharko du kanporaketan aurrea hartzeko.

Bartzelonak eta Malagak iragan jardunaldiko partida ikusgarrienetarikoa jokatu zuten, eta Vilanovaren mutilek 1-3 irabazi zuten. Hala ere, David Villak Bartzelonan, eta Toulalanek eta Joaquinek Malagan ezin izango dute norgehiagoka jokatu.

Kataluniako taldeak liga erdi erabakita du, eta Vilanovak indarrak Kopan jartzeko abagunea izango du. Pellegriniren mutilek mendekua hartzeko aukera aproposa izango dute.