Itxi

Futbola

Zigorra jasoko du

Banega berandu eta egoera txarrean iritsi da entrenamendura

Erredakzioa

Ernesto Valverde entrenatzaileak baieztatu duenez, jokalaria berandu iritsi zen ostiraleko lan saiora, baina edanda etorri ote zen galdetu diotenean, ez du erantzun nahi izan.

  • Ever Banega

    Ever Banega Valentziarekin Osasunaren aurka jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Valentziako Superdeporte egunkariak publikatu duenez, Ever Banega Valentziako jokalaria "berandu eta egoera txarrean" iritsi zen ostiraleko entrenamendura. Valentziako beste komunikabide batzuk diotenez, Ever Banega edanda iritsi omen zen ostiraleko lan saiora.

Ernesto Valverde entrenatzaileak prentsaurrekoan baieztatu du Banega berandu iritsi zela entrenamendura, eta klubak kasu horietarako ezartzen duen zigorra jasoko duela argitu du.

Ever Banega edanda iritsi zela galdetu diotenean Ernesto Valverdek hau erantzun du: "Ez dut galdera hori erantzungo. Berandu iritsi zen, baina aipatzen den egoera txarra ez nuen nabaritu".