Itxi

Futbola

BBVA Liga

Mallorcak Caparros entrenatzaile kargutik kendu eta Manzano fitxatu du

Erredakzioa

Taldea jaitsiera postuetan dago, eta lau garaipen besterik ez ditu lortu hogeita bi jardunalditan. Gregorio Manzano da Mallorcako entrenatzaile berria.

  • Joaquin Caparros

    Joaquin Caparrosek Mallorcako entrenatzaile izateari utzi dio. Argazkia: EFE

Mallorcak Joaquin Caparros entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Taldea bolada txarrean dago, jaitsiera postuetan, eta jokalariek entrenatzaile aldaketa behar dutela erabaki du Lorenzo Serra Ferrer Mallorcako akziodun nagusiak. Gregorio Manzanok ordezkatuko du Utrerako entrenatzailea.

Caparrosen agindupean Mallorcak bikain ekin zion 2012-2013 denboraldiari. Lehen bost jardunaldietan, hamabostetik hamaika puntu atera zituen Baleareetako taldeak, eta sailkapenaren goialdean kokatu zen. Seigarren jardunalditik aurrera, ordea, gainbeheran hasi zen. Azken hamazazpi jardunaldietan, partida bakarra irabazi, eta beste bi berdindu ditu Mallorcak gainerakoak galduta. Azken 51 puntuetatik, 5 besterik ez ditu lortu Caparrosek zuzentzen zuen taldeak.

Seigarren jardunalditik hamalaugarrenera arte jokatutako partida guztiak galdu zituen Mallorcak. Halaugarren jardunaldian bana (1-1) berdindu zuen Zaragozaren aurka, hamazazpigarrenean 1-2 irabazi zion Betisi, eta hamazortzigarren jardunaldian bana (1-1) berdindu zuen Atletico Madrilen aurka. Gainontzeko partida guztiak galdu egin zituen Mallorcak.