Futbola
Georgiako Liga
Ustaritz Dinamo Tibilisirekin entrenatzen hasi da
Erredakzioa
Athleticeko jokalari ohia Georgiako taldearekin entrenatzen hasi da
-
Ustaritz, lehen entrenamenduan. (fcdinamo.ge)
eitb.com-ek jakin duenez. Ustaritz Dinamo Tibilisirekin entrenatzen hasi da. Athleticeko jokalari ohiak ez du oraindik kontraturik sinatu, eta ostegun honetan egin du lehen entrenamendua bere talde berriarekin. Dena normaltasunez joanez gero, jokalari bizkaitarrak kontratua sinatu dezake Dinamo Tibilisirekin.
Georgiako taldea ligako liderra izan da, 22. jardunaldi jokatuta. Orain, denboraldiaurrea egiten ari dira martxoaren 9an hasiko diren playoffak jokatzeko. Ligako lehen sei sailkatuak jokatzen dituzte playoffak, beraz, hamar jardunaldi izango ditu titulua lortzeko lehiak.
Ustaritzek 2012ko udan eten zuen Athleticekin lotzen zuen kontratua. 2013ko ekainaren 30era arte zeukan kontratua Ustaritzek Athleticekin, baina eten egin zuten bi aldeak akordiora iritsita.