Itxi

Futbola

Klasikoan bi gol sartuta

Cristiano Ronaldo nagusi izan da Messiren aurrean

Erredakzioa

Real Madrileko jokalariak bi gol sartu zituen Klasikoan, eta Barçako aurrelari argentinarrak ez zuen ezer egin. CR7k seigarren aldiz jarraian sartu zuen gola Camp Noun.

  • Cristiano Ronaldo

    Cristiano Ronaldo Bartzelonari sartutako bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Real Madrilek 1-3 irabazi zion Bartzelonari Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida, eta Barça txapelketatik at utzi zuen. Partidako izarra Cristiano Ronaldo izan zen. Portugaldarra Messi baino askoz gehiago izan zen, eta argentinarra oso gaizki ibili zen.

Camp Nou Bartzelonaren aurka seigarren aldiz jarraian sartu zuen gola Cristiano Ronaldok. Real Madrileko jokalariak behartu zuen Piquek egin zion penaltia, ez zuen kale egin hamaika metroetatik, eta kanporaketa erabakita utzi zuen bigarren gola ere berak sartu zuen. Alde batetik bestera etengabe korrika ibili zen Cristiano, taldekideei laguntzen eta ahal zuenean beraiekin jokatzen saiatu zen. Bartzelonaren defentsa lerroa zoratu zuen Cristiano Ronaldok, eta zalantzarik gabe partidako jokalari onena izan zen.

Messik, ordea, ez zuen ezertxo ere egin. Varanek eta Arbeloak argemntinarra partidatik at uztea lortu zuten joko gogorrik egin gabe. Partida kaskarra jokatu zuen Messik, eta bi jokalari hauen arteko lehia pertsonalean Cristiano Ronaldo jaun eta jabe izan zen. Milanen aurkako Txapeldunen Ligako partidan ere Messik ez zuen ondo jokatu, eta Bartzelonako zaleak kezkatuta ditu aurrelari argentinarrak.