Futbola
Bere itzulerara arte
Rosellek Vilanova entrenatzaile karguan berretsi du
Erredakzioa
"Titoren zain egongo gara itzuli ahal duen arte. Berdin da noiz itzuli ahal duen, bere zain egongo gara, horrek jokoan dauden titulu guztiak galtzea ekartzen bagidu ere", esan du Barçako presidenteak.
-
Sandro Rosell Bartzelonako presidentea. Argazkia: EFE
Sandro Rosell Bartzelonako presidenteak Tito Vilanova entrenatzaile karguan berretsi du, bere itzulerara arte. "Berdin da Tito noiz itzuliko den", azpimarratu du Rosellek.
"Tito Vilanova Bartzelonako entrenatzailea da bere AEBetatik itzuli arte. Berdin da noiz itzultzen den, ez zaigu axola horrek jokoan dauden titulu guztiak galtzea ekartzen badigu ere", esan du Sandro Rosell presidenteak.
Camp Noun eman du prentsaurrekoa Rosellek Bartzelona krisian dagoelako. "Aurtengo gure helburua ez da tituluak lortzea Tito Vilanovak onera egitea baizik. Horixe da garrantzitsuena, gainontzekoa bigarren mailan geratzen da", gaineratu du Bartzelonako presidenteak.
Rosellek taldea nekatuta dagoela onartu du: "Tito ez dagoenetik tentsio gutxiagorekin entrenatu dute jokalariek, eta taldea ez dago sasoiko. Ligan lehenego gaude, eta Txapeldunen Ligan ez gaituzte kanporatu oraindik. Gauzak beltzegi ikusten ari gara, eta ez da horrenbesterako. Jordi Roura izango da lehen taldeko entrenatzailea Tito itzuli arte. Niretza Jordi Roura heroia da".