Futbola
UEFA Europa Liga
Chelsea-Rubin Kazan eta Benfica-Newcastle, final-laurdenetan
Erredakzioa
Fenerbache-Lazio eta Tottenham-Basel dira Europa Ligako fase honetako beste bi kanporaketak.
-
UEFA Europa Ligako final-laurdenetako kanporaketak. Argazkia: EFE
Ostiral honetan UEFA Europa Ligako final-laudenetako kanporaketak zozketatu dira UEFAk Nyonen duen egoitzan. Lehenengo Txapeldunen Ligako final-laurdenetako kanporaketen zozketa eginda, eta ondoren iritsi da Europa Ligaren txanda.
Chelsea-Rubin Kazan eta Benfica-Newcastle dira final-laurdenetako kanporaketa esanguratsuenak. Londreseko taldea da titulua lortzeko faboritoa, baina iazko txapelduna den Atletico Madril kanporatu zuen Rubin izango du aurrean. Benfica ere Europa Liga irabazteko faborietatko bat da. Portugaldarrak Txapeldunen Ligatik iritsi dira txapelketa honetara, eta faboritoa da Newcastle taldearen aurka. Newcastle Anji errusiarra kanporatzetik dator.
Fenerbache-Lazio eta Tottenham-Basel dira beste bi kanporaketak. Italiarrak eta ingelesak dira finalerdietarako sailkatzeko faboritoak, baina Fenerbachek eta Baselek garesti saldu nahi dute finalerdietarako txartela.
Europa Ligako final-laurdenetako kanporaketak:
Chelsea (ING) - Rubin Kazan (RUS)
Tottenham (ING) - Basilea (SUI)
Fenerbahce (TUR) - Lazio (ITA)
Benfica (POR) - Newcastle (ING)
Joaneko partidak: Apirilaren 4an.
Itzulerako partidak: Apiriliaren 11n.