Itxi

Futbola

Bundesliga

Javi Martinezen Bayern 9-2 gailendu da, baina ez du titulua ziurtatu

Erredakzioa

Nahiz eta hasieratik jokatu, Athleticeko jokalari ohiak ez zuen golik egin. Bere taldeak partida borobila egin zuen eta atsedenaldirako 5 eta 0 ziren aurretik.

  • Gol festa bizi zuten larunbatean, Allianz Arena futbol zelaian. Efe.

    Gol festa bizi zuten larunbatean, Allianz Arena futbol zelaian. Efe.

Bayern Munich taldeak jipoia eman dio Hamburgori 9 eta 2 irabazita, Alemaniako Ligako 27. jardunaldian. Claudio Pizarro izan zen partidako izarra; Peruko jokalariak lau gol egin zituen.

Hala ere, ospakizuna ez zen guztiz borobila izan. Heynckesen mutilek Bundesligako txapelketa erabakita uzteko aukera zuten, baina Borussia Dortmundek 2 eta 1 irabazi zion Stuttgarti eta Bayern ez da oraindik matematikoki txapeldun.

Municheko taldeak 20 puntiko abantaila du bigarrenarekiko, eta liga bukatzeko 7 jardunaldi baino ez dira falta (21 puntu jokoan).

Javi Martinezek hasieratik jokatu zuen baina ez zuen golik egin. Bere taldeak partida borobila egin zuen eta atsedenaldirako 5 eta 0 ziren aurretik. Pizarroz gain, Arjen Robbenek, Xerdan Shaqirik, Bastian Schweinsteigerrek eta Franck Riberik egin zituzten golak.