Itxi

Futbola

22 aldiz irabazi du

Bartzelona, liga txapeldun

Erredakzioa

Liga hasiera egin ostean, Bartzelonak amaierarako hiru jardunaldi falta direnean lortu du titulua, Madrilek Espanyolen aurka berdindu ostean (1-1).

  • Bartzelona zaleak kalera atera ziren titulua ospatzera. Efe.

    Bartzelona zaleak kalera atera ziren titulua ospatzera. Efe.

Bartzelonak bere historiako 22. liga txapelketa irabazi du larunbatean, azken 10 urteetan lortzen duen seigarrena. Azken hamar urteak izan dira, hain zuzen, kataluniarren historiako onenak, orduan irabazi baitituzte txapeldunen hiru liga (lau dituzte guztira).

Titulua Real Madrilek Espanyolen aurka berdindu ostean ziurtatu dute. Madrildarrek eta Espanyolek bana amaitu zuten larunbatean Cornellá-El Prat futbol zelaian jokatutako liga partidan.

Bartzelonak momentu ez oso gozoan irabazi du bere 22. liga, Txapeldunen Ligatik kanpo geratu baita Municheko Bayernek emandako jipoiaren ondorioz. Kataluniarrek ilusio handia zuten aurteko edizioan, finala Wembleyn jokatzen baita eta estadio hortan lortu dituzte, hain zuzen, Europako lehiaketa nagusiaren lau tituluetatik bi.

Bartzelonak Liga irabazi dituen denboraldiak:

1928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10, 2010-11 y 2012-13.