Itxi

Futbola

1-2

Chelseak Europa Liga irabazi du, 93. minutuan sartutako golari esker

Erredakzioa

Benficak zazpi final jarraian galdu ditu dagoeneko Europa mailan. Portugaldarrek hobeto jokatu zuten, baina gola sartzeko orduan ez zuten asmatu.

  • Chelseako jokalariak, Europa Ligako titulua ospatzen. Efe.

    Chelseako jokalariak, Europa Ligako titulua ospatzen. Efe.

Branislav Ivanovic serbiarrak 93. minutuan sartutako golak Europa Ligako txapelketa eman dio Rafa Benitezen Chelsea taldeari. Ingelesak 1-2 nagusitu ziren, nahiz eta Benficak hobeto jokatu zuen.

Fernando Torresek egin zuen partidako lehen gola 60. minutuan. Portugaldarrek zortzi minutu geroago egin zuten berdinketaren gola, penalti bat sartuta. Norgehiagokak luzapenera joko zuela zirudienean, Ivanovicek ingelesen bigarren gola egin zuen. Europa Liga Chelsearentzat zen.

Chelseak bere historian lehen aldiz irabazi du Europa Liga.

Zazpigarren finala jarraian galdu du Benficak

Amsterdamen jasotako porrotarekin dagoeneko zazpi dira Benficak Europan jarraian galdu dituen finalak. Portugaldarrek ezin dute Béla Guttman hungariarraren madarikazioa gainetik kendu. Guttmanek Benfica Europako txapeldun egin zuen duela 51 urte, eta orduan taldeak urte asko titulurik irabazi gabe emango zituela iragarri zuen.

Benfica bi aldiz izan da Europako Kopako txapeldun (1961 eta 1962), eta bost final galdu ditu Europako lehiaketa gorenean (1963, 65, 68, 88, 90), UEFAko bat (1983) eta aurtengo Europa Liga.