Itxi

Futbola

54. kidea

Gibraltar kidetzat onartu du UEFAk

Erredakzioa

Gibraltarrek Europako txapelketa ofizialetan lehiatzeko baimena lortu du.

  • Gibraltar kidetzat onartu du UEFAk

    Michael Platini UEFAko presidentea. Argazkia: EFE

Gibraltarrek Europako txapelketa ofizialetan lehiatzeko baimena lortu du UEFAko kide berri gisa. Soilik Espainiako eta Bielorrusiako federazioek bozkatu dute kontra. UEFAko 54. kidea da, horrenbestez, Gibraltar. 2016ko Eurokoparako sailkatze fasean ofizialki aurrenekoz hartuko du parte hango selekzio nagusiak.

Urritik, UEFAko behin-behineko kidea zen Gibraltar, batzorde exekutiboak San Petersburgon hala erabakita. Nolanahi ere, Kirol Arbitrajeko Epaitegiak, Gibraltar UEFAn onartzeko agindua emana zuen 2011. urtetik. Espainiako futbol federazioa erabakiaren kontra azaldu zen orduan, baina, azkenean, UEFAk behin betiko onartu du.

Michel Platini UEFAko presidenteak adierazi du lehiaketa ofizialean Espainiaren aurka ez jokatzea bultzatuko dutela. Errusia eta Georgia, edota Armenia eta Azerbaijanen artean gertatzen den moduan.