Futbola
Brasil 2014
Iranek eta Hego Koreak lortu dute Munduko Txapelketarako txartela
Erredakzioa
Iraneko eta Hego Koreako selekzioek Brasilgo 2014ko Munduko Txapelketa jokatuko dute, Asiako eremuko euren multzoan aurreneko bi postuetan gelditu ondoren.
-
Iraneko selekzioa. Argazkia: EFE
Iranek eta Hego Koreak Brasil 2014 Munduko Txapelketarako txartela lortu dute, Asiako eremuko A taldeko aurreneko bi postuak ziurtatu ondoren. Bi selekzio hauek Japoniarekin eta Australiarekin (B taldeko txapelduna eta txapeldunordea) batera Brasilgo txapelketan egongo dira.
Iranek 0-1 gainditu du Hego Koreako selekzioa, eta taldeko lider bukatu du. Hego Koreak Uzbekistanekin puntuetara berdindu du sailkapenean, baina 'average' hobea izateagatik sailkatu da.