Itxi

Futbola

Bigarren B Maila

Reala Bren, Bilbao Athleticen eta Laudioren estreinaldi ona

Erredakzioa

Sestaok, Barakaldok eta Amorebietak puntu bana eskuratu dute lehen jardunaldian. Peña Sportek, Real Unionek eta Tudelanok, ordea, porrota jaso dute.

  • Real B. Argazkia: EiTB

    Reala B, II. multzoko lehen liderra. Argazkia: EiTB

Bigarren B Mailako 2013-2014. denboraldia abian da. Euskal taldeek II. multzoan ekin diote denboraldiari, aldaketa askorekin. Aurkari berriak izango dira gehienak, eta ikusi beharko da zertarako gai diren.

Reala B da II. multzoko lehen liderra. Txuri-urdinek 3-0 irabazi zioten Tudelanori Zubietan. Garaipena lortu zuen beste harrobiko talde bat Bilbao Athletic izan zen. Zuri-gorriek derbia jokatu zuten Peña Sporten aurka Tafallan, eta 2-3 nagusitu ziren. Lehen jardunaldian garaipena lortu zuen hirugarren euskal taldea Laudio izan zen. Arabako taldea igo berria da, eta lehen jardunaldian Sariñeari 1-0 irabaztea lortu zuten.

Amorebietak, Sestaok eta Barakaldok puntu bana eskuratu zuten. Riverrek bana (1-1) berdindu zuen Getafe Bren aurka Las Llanasen, Amorebietak golik gabe berdindu zuen Puerta Bonitaren aurka Madrilen, eta Barakaldok golik gabe berdindu zuen Fuenlabradaren aurka Lasesarren.

Real Unionek, aldiz, porrotarekin ekin dio denboraldiari. Iruneko taldeak 2-1 galdu zuen Leganesen aurka.

II. multzoko lehen jardunaldiko emaitzak:

CD Laudio FSR      1 - 0      CD Sariñena

Atletico Madril B      0 - 1      Real Madril C

SD Huesca      1 - 3      UD Las Palmas Atletico

UB Conquense      3 - 1      CD Toledo

CD Puerta Bonita      0 - 0      SD Amorebieta

Barakaldo CF      0 - 0      CF Fuenlabrada

Peña Sport FC      2 - 3      Athletic Club B

Sestao River Club      1 - 1      Getafe CF B

Real Sociedad B      3 - 0      CD Tudelano

CD Leganes      2 - 1      Real Union Club