Futbola
6. jardunaldia
Ontzat eman beharreko puntua, Murtziaren aurka (0-0)
Erredakzioa
Distirarik gabeko partida parekatua izan da, baina neurketako azken minutuetan markagailua estreinatzeko aukera pare bat izan du etxeko taldeak.
Eibarrek eta Murtziak hutsean berdindu dute, Ipuruan, Adelante Ligako 6. jardunaldiko neurketan. Partida parekatua eta aspergarria izan da, eta defentsa erasoari gailendu zaio. Neurketa serioa egin dute armaginek, baina ezin izan dute sailkapen nagusiko bigarren sailkatua mendean hartu.
Aurreneko zatian gol aukera eskasak egon dira, baina partidako azken minutuetan markagailua estreinatzeko aukera pare bat izan du etxeko taldeak. Korner jaurtiketa batean, gola egiteko abagune ederra izan du Moralesek, eta minutu batzuk geroago Urko Verarentzat izan da aukera.
Fitxa teknikoa:
0 - Eibar: Xabi; Lillo, Albentosa, Añibarro (Raul Navas, 46'), Yuri; Errasti, Dani García; Jota, Diego Jimenez (Gilvan Gomes, 57'), Morales (Eizmendi, 83'); eta Urko Vera.
0 - Murtzia: Casto; Molinero, Dos Santos, O. Sanchez, Alex Martinez; Acciari, A. Dorca; Ivan Moreno (Toribio, 82'), Albiol, (Malonga, 60'), Saul (Wellington, 78'); eta Kike Garcia.