Futbola
BBVA liga
Bartzelonak eta Real Madrilek burua 'klasikoan' dute jada
Erredakzioa
Partida larunbatean jokatuko dute, 18:00etatik hasita, Camp Nou zelaian.
-
Cristiano Ronaldo eta Piqué, bi taldeek ligan jokatutako azken neurketan. Efe.
BBVA liga txapelketako 10. jardunaldiak Bartzelona eta Real Madrilen arteko 'klasikoa' ekarriko du. Bi taldeen artean hiru puntuko aldea dago bakarrik, Kataluniarren alde, baina Tata Martinoren taldeak bi berdinketa lortu ditu azken partidetan eta madrildarrek, berriz, bi garaipen.
Bartzelonak golik gabeko berdinketa erdietsi zuen Osasunaren aurka Sadarren eta banakoa egin zuen Milanekin Txapeldunen Ligan. Real Madrilek, aldiz, 2 eta 0 irabazi zion Malagari Bernabeun, 2 eta 1 Juventusi Txapeldunen Ligan, eta Cristiano Ronaldo aurrelaria sasoi betean dauka.
Neymar eta Bale izarrentzat eta Martino eta Ancelotti entrenatzaileentzat lehen klasikoa izango da. Iker Casillasek eserlekutik ikusiko du partida eta Victor Valdesentzat azken Barça-Madril handia izango da.
Baloia larunbateko 18:00an hasiko da mugitzen Camp Nou zelaian, eta hori kolorekoa izango da jardunaldi honetatik eta otsailera arte.
Zalantzak Real Madrilen jokoan
Orokorrean begiratuta, eta azken asteetako jokoa eta itxura ikusita, badirudi Bartzelona Real Madril baino gehiago dela gaur egun.
Izan ere, Carlo Ancelottik ez du oraindik joko-sistemarekin asmatu eta zurien itxura ez da oraindik zaleen gustukoa.