Futbola
Porrota Bartzelonaren aurka
Real Madrilek 'klasiko'aren epailearen kontra egin du bere webean
Erredakzioa
"Madrilek gehiago merezi izan zuen, baina 1 eta 0 galtzen zihoala, epaileak bi penalti argi adierazi gabe utzi zituen", dio testuak.
-
Iniesta eta Modric, Bartzelona - Real Madril partidan. Efe.
Real Madrilek Alberto Undiano Mallenco epaile nafarraren kontra egin du bere webean argitaratutako kronikan. Talde zuriak 2 eta 1 galdu zuen Bartzelonaren kontra. Kronikarekin batera, epaileak adierazi ez dituen bi penati "argien" argazkiak jarri dituzte: Adrianok eskuz area barruan ustez ukitutako baloiarena eta Javier Mascheranok Cristiano Ronaldori ustez emandako bultzadarena.
Real Madrilen webgunearen 'home' nagusian Mascheranoren eta Cristiano Ronaldoren irudiak du protagonismo osoa. Barruan, jokalari portugaldarra ageri da, haserre, epaileei penaltia adierazteko eskatuz. Kronikan bertan, aldiz, Adriano brasildarrak area barruan ustez eskuarekin baloia ukitu zuen momentuaren argazkia dago.
"Emaitza bidegabea" da Real Madrilen atarian idatzi duten kronikaren izenburua. "Madrilek gehiago merezi izan zuen, baina 1 eta 0 galtzen zihoala, epaileak bi penalti argi adierazi gabe utzi zituen", dio testuak.
Bartzelonan jasotako porrotaren ondorioz, Bartzelonak sei puntuko aldea ateratzen die madrildarrei sailkapenean.