Itxi

Futbola

Deportivoren aurka

Alavesek galdu egin du Riazorren (2-1)

Erredakzioa

Juan Carlos Mandia ezin izan da garaipen batekin estreinatu eta Gasteizko taldeak zortzi jardunaldi daramatza partidarik irabazi gabe.

1:02

Juan Carlos Mandia porrotarekin estreinatu da, Deportivoren kontra 2-1 galdu ondoren. Arabako taldeak zortzi jardunaldi daramatza irabazi gabe, eta sailkapeneko azkeneko postuetatik irten ezinik jarraitzen du.

Lehenengo zatian Galiziako taldea jaun eta jabe izan da, eta Juan Carlosek 1-0ekoa jarri du markagailuan. Zuri-urdinek baloi gehiegi galdu dituzte, eta Deportivok bigarrena lortzeko abagune ugari izan ditu.

Atsedenaldiaren ostean, Alavesek eraosan hobeto jokatu du, baina Borja Bastonek 2-0ekoa eskuratu du, eta norgehiagoka oso aldapa gora jarri zaio Alavesi. Culiok penaltia egin dio Quirogari, eta Borja Viguerak 2-1ekoa jarri du markagailuan, hamaika metroetatik. Hala ere, Mandiaren gizonek ezin izan dute emaitza irauli.

- Fitxa teknikoa:

2 - Deportivo: Lux; Laure, Marchena, Insua, Luisinho; Juan Carlos (Rudy, 82. minutuan), Alex Bergantiños, Juan Dominguez, Culio; Borja Baston (Kaka, 77. minutuan) eta Luis Fernandez (Teles, 87. minutuan).

1 - Deportivo Alaves: Goitia; Oscar Rubio, Pepe Mora, Jarosik, Manu Garcia; Jaume Delgado (Tori, 77. minutuan), Emilio Sanchez (Lázaro, min.44); Guzman (Mauro Quiroga, 52. minutuan), Viguera, Oscar Serrano; eta Ion Velez.

Golak: 1-0, 29. minutuan: Juan Carlos. 2-0, 48. minutuan: Borja Baston. 2-1, 68. minutuan: Viguera, penaltiz.