Futbola
Ofiziala
Djukic entrenatzaile kargutik kendu dute Valentzian
Erredakzioa
Serbiako teknikariaren ordez Nico Estevez Valentzia B taldeko prestatzailea arituko da, ordezkari bat bilatzen duten bitartean.
-
Djukic. Argazkia: EFE
Amadeo Salvo Valentziako presidenteak Miroslav Djukic entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Serbiako teknikariaren ordez Nico Estevez Valentzia B taldeko prestatzailea arituko da, klubak ordezkari bat bilatzen duten bitartean.
Valentzia BBVA Ligako sailkapenaren erdialdean dago, eta Europa Ligan final-hamaseirenetarako txartela lortu zuen. Hala ere, Djukic kargutik kentzea erabaki dute.