Futbola
Peuren aurkako partida
Amorrortuk eta Etxarrik 22 jokalari deitu dituzte
Erredakzioa
Oscar De Marcos, Roberto Torres eta Asier Illarramendiizango dira Euskal Selekzioko aurpegi berriak, Peruren aurkako lagunartzekoan.
Mikel Etxarri eta Jose Maria Amorrortu Euskal Selekzioko hautatzaileek 22 jokalari deitu dituzte, Peruren aurkako San Mameseko norgehiagokarako (abenduaren 28an, 20:45ean). Jokalariek entrenamendua egingo dute, abenduaren 27an, 17:00etan, Lezaman.
Xabi Prieto selekzioko beteranoa izango da, bederatzigarrenez jantziko baitu Euskal Selekzioko elastikoa. Oscar De Marcos, Roberto Torres eta Asier Illarramendi, bestalde, taldeko aurpegi berriak izango dira.
Athletic Club: Andoni Iraola, Gorka Iraizoz, Gaizka Toquero, Ander Iturraspe, Mikel San Jose, Mikel Balenziaga, Markel Susaeta, Borja Ekiza, Beñat Etxebarria, Oscar De Marcos, Ibai Gomez, Aritz Aduriz
Reala: Xabi Prieto, Imanol Agirretxe, Iñigo Martinez, Eñaut Zubikarai, Jon Ansotegi, Markel Bergara
Osasuna: Oier Sanjurjo, Roberto Torres
Celta: Jon Aurtenetxe
Real Madril: Asier Illarramendi