Futbola
2022ko Munduko Txapelketa
Qatarreko Munduko Txapelketa ez da udan jokatuko
Erredakzioa
FIFAk jakinarazi duenez, futbol txapelketa urriaren 15etik urtarrilaren 15era bitartean jokatuko da.
-
Brasileko Munduko Txapelketako zozketa. Argazkia: EFE
Jerome Valcke FIFAko idazkari nagusiak Qatarreko Munduko Futbol Txapelketa ez dela udan jokatuko iragarri du gaur France Info irratian.
Txapelketa urriaren 15etik urtarrilaren 15era bitartean jokatuko da; beraz, baliteke Gabonetan jokatzea 2022ko Munduko Txapelketa.
Qatarren, udan 50 gradu zentigraduko tenperaturak izaten dira, eta, hori dela eta, FIFAk futbol munduko hainbat eragileren artean kontsulta egin zuen. Emaitzak jaso eta gero, udan ez jokatzea erabaki dute.