Itxi

Futbola

Adelante Liga

Porrot mingarria jaso du Alavesek, luzapenean galduta (1-2)

Erredakzioa

Arabarrek aurrea hartu dute markagailuan Ion Velezek sartutako golari esker, baina Jaenek emaitza irauli eta hiru puntuak eraman ditu.

1:12

Alaves galtzailea atera da Mendizorrotzan Jaenen aurka jokatutako partidan. Gasteiztarrek luzapenean galdu dute norgehiagoka, andaluziarrek 92. minutuan egin baitute bigarren gola.

Jokaldi eztabaidagarria izan da. Alaveseko jokalariak epaileari protesta egiten ari zirela, Jaenek falta bat azkar atera eta Fran Machadok gola sartu du Cresporen atean.

Gaurkoa ez da arabarren eguna izan. 55. minutuan, Borja Viguerak penalti bat huts egin du, partida hutsera berdinduta zegoela. Hala ere, 66. minutuan aurretik jarri dira Alavesekoak, Ion Velezek sartutako golari esker.

Baina pozak gutxi iraun du, bi minutu eskas, Jaenek berdinketa egin baitu Jonaren bitartez.

Porrot honen ondorioz, Alavesek sailkapeneko zuloan sartuta emango dio hasiera Ligako bigarren itzuliari.

Fitxa teknikoa:

1; Alaves: Crespo; Medina, Luciano, Jarosik, Nano; Álex Ortiz; Toti (Manu Garcia, 82. min), Beobide (Guzman, 83. min), Emilio (Serrano, 83. min), Ion Velez; Viguera.

2; Jaén: Rene; Kitoko, Hugo Alvarez, Nino (Dani Torres, 72. min), Servando, Alex Cruz; Juanma, Isra Jerez (Edgar, 67. min), Jozabed, Fran Machado; Jona (Diego Cascon, 78. min).

Golak: 1-0, 66. min: Ion Velez. 1-1, 68. min: Jona. 1-2, 92. min: Fran Machado.