Futbola
Errege Kopa
Espanyol-Real Madril, final-laurdenetako lehen partida
Erredakzioa
Joaneko partida Cornella-El Prat zelaian jokatuko da, astearte honetan 21:00etan. Itzulerakoa, datorren astean izango da Santiago Bernabeun.
-
Cristiano Ronaldo eta Hector Moreno duela bi aste jokatu zuten Ligako partidan. Argazkia: EFE
Astearte honetan hasiko dira Errege Kopako final-laurdenetako partidak. Lehen norgehiagoka Espanyolek eta Real Madrilek jokatuko dute Cornella-El Prat zelaian, 21:00etan.
Real Madril da faboritoa kanporaketa honetan, baina duela bi aste jokatu zuten Ligako partidan Real Madrili asko kosta zitzaion Espanyoli irabaztea. Pepek sartu zuen partidako gol bakarra estrategi jokaldian.
Ustezko hamaikakoak:
Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez, Sidnei, Colotto, Capdevila; Víctor Sánchez, Raul Rodriguez; Stuani, Sergio Garcia, Torje; eta Cordoba.
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Nacho, Marcelo; Xabi Alonso, Modric, Di María; Bale, Cristiano Ronaldo eta Isco.
Epailea: Clos Gomez.
Zelaia: Cornella-El Prat.
Ordua: 21.00etan.