Itxi

Futbola

Neymarren fitxaketa

Epaileak Bartzelona inputatu du, delitu fiskala leporatuta

Erredakzioa

Fiskaltzaren arabera, Bartzelonak delitu fiskala egin zuen Neymarren fitxaketarekin, Ogasun publikoari 9.1 milioiko iruzurra egin izana salatzen baitu.

  • Neymarren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Neymarren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Jose Perals Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak, FC Bartzelonaren inputazioa eskatu zion Pablo Ruz epaileari eta honek Bartzelona inputa du, delitu fiskala leporatuta.

Fiskaltzaren arabera, Bartzelonak delitu fiskala egin zuen Neymarren fitxaketarekin, Ogasun publikoari 9.1 milioiko iruzurra egin izana salatzen baitu.

Pablo Ruz, Sandro Rosell Bartzelonako presidente ohia ikertzen ari den epailea da.