Itxi

Futbola

Larunbaten, Anoetan

Borbalan inguratu eta iraindu egin zuten Bartzelonako jokalariek

Redacción

Euskal telebistak jakin duenez, Bartzelonak sekulako iskanbila sortu zuen lehen zatia amaitu eta aldageletarako bidean.

  • Anoeta

    Polemika Anoetan

Reala eta Bartzelona partidako lehen zatiaren amaiera adierazi eta gero, ohi bezala, Fernandez Borbalan epailea aldageletarantz abiatu zen.

Ordurako, Txema Lumbreras eta Tata Martinoren arteko ika-mika amaitzear zen. Arrasateren laguntzaileak bere aldagelako bidea hartu zuen bitartean, Martinok Lumbrerasi 'pelotudo' behin eta berriz deitzen jarraitu zuen. Epaileak txartel gorria erakutsi zion entrenatzaile blaugranari eta horrek epailearekiko amorrua askatu zuen Barçako jokalariengan. Fernandez Borbalan inguratu, bultzatu ere bai eta iraindu egin zuten eten gabe.

Hormaren kontra, Fernandez Borbalanek ezer egin ezinik ikusi zuen bere burua haien irainak behin eta berriz entzuten zituen bitartean. Arrasateren jokalariak ahozabalik gelditu ziren. Sekula ikusi gabekoa zen hura eta, iskanbila handitu etzedin, tartean sartu eta egoera baretzen ahalegindu ziren.

Gertaera ikusi zuten lekuko guztien harridurarako, Fernandez Borbalanek partiduko aktan Martinoren egozpena baino etzuen aipatu. Tunelean izandako gertaera larriaz tutik ere ez.