Futbola
Derbi madrildarra (2-2)
Atleticok eta Real Madrilek tentsioz betetako partida berdindu dute
Erredakzioa
Bi taldeen arteko intentsitatea Mono Burgosen erreakzio oldarkorrean ikusi zen. Benzemak, Kokek, Gabik eta Cristiano Ronaldok egin zituzten golak.
Atletico Madrilek eta Real Madrilek berdinketa lortu dute intentsitatez beteriko derbian. Benzemak lehenengoa egin zuen. Geroago, Kokek eta Gabik aurretik jarri zuten Atletico. Azkenean, Cristiano Ronaldok neurketa berdindu zuen.
Bi taldeen arteko liskar batean, Mono Burgos bere onetik atera zen, eta Delgado Ferreiro epaileari aurpegia eman zion. Epailearen aktaren arabera, "jarrera erasotzailea" izan zuen, aulkian, Mono Burgosek, irudietan ikus daitekeen bezala.