Futbola
Legeak aginduta
Eibar kapitala handitzea gelditzen saiatuko da
Erredakzioa
Eibarko presidente Alex Aranzabalek azaldu duenez, taldeak helegitea jarri dio kapitala handitzeko Kirol Kontseilu Gorenaren erabakiari, kopurua txikiagoa egiteko asmoz.
-
Álex Aranzabal, presidente del Eibar. Foto: EITB.
Alex Aranzabalek, Eibarko presidenteak, prentsaurrean aditzera eman duenez, taldeak helegitea jarri dio kapitala handitzeko Kirol Kontseilu Gorenaren proposamenari, eta asmoa hain handia ez izatea da. Legeak kapitala handitzera behartzen du taldea, zorrak saihesteko, inbertitzaileen interesak babesteko eta 2. Mailan mantentzeko, Eibarrek zorrik ez duen arren.
Handitzeak aurrera darrai, eta apirilaren 7an Akziodunen Ezohiko Batzarra egingo dute. 2. Mailako taldeen gastuen batezbestekora parekatzeko, kapitala ia 2 miloitan handitzea behartzen du legeak Eibar, abuztuaren 6a baino lehen. Aranzabal erabaki honen kontra agertu da, eta kopurua txikiagoa izaten saiatuko da, "mota horretako ahalegina ez delako bidezkoa" arazo ekonomikorik gabeko talde batentzat. Taldearen patrimonioa eta funtsak kontuan izatea nahi du Eibarrek, handitzea txikiagoa bihutzeko asmoz.
Presidentearen asmoa "taldea inbertitzaile baten eskuetan ez erortzeko ahal den guztia egitea da, legearen barnean". Detaile guztiak akziodunen hurrengo batzarrean azalduko dituzte. Aranzabalek datu batzuk aurreratu ditu: akzioak 50 eurogatik erosiko dira, eta 60,10 euroko balioa izango dituzte. Alde hori taldeak ordainduko du.