Futbola
Munduko Txapelketa prestatzen
Faboritoek irabazi dute Munduko Txapelketaren aurreko lagunartekoetan
Erredakzioa
Griezmannek debuta egin zuen Frantziarekin, Espainiak Italiari irabazi zion (1-0), Neymarrek golez josi zuen Hegoafrika, eta Kosovok bere lehenengo partida jokatu zuen.
Munduko Txapelketa prestatzeko lagunarteko partiden jardunaldiak faborito gehienen garaipenarekin bukatu zuen. Espainiak Pedroren gol bakarrarekin irabazi zion Italiari, baina nagusitasuna, azkartasuna eta joko ona berreskuratu zituzten. Diego Costak debuta egin zuen, eta Javi Martinezek eta Azpilicuetak hasieratik jokatu zuten atzeko lerroan.
Frantziako selekzioak Holandari irabazi zion Stade de France zelaian (2-0), Benzema eta Matuidiren golei esker. Griezmann Frantziarekin estreinatu zen, hasieratik, eta taldeari sailkapen fasean erakutsitako irudia hobetzen lagundu zion. Van Gaalen taldeak ez zuen ia aukerarik sortu.
Argentina Errumaniaren aurkako berdinketan geratu zen. Messik taldea zuzendu zuen arren, etxekoek ezin izan zuten golik sartu, eta jokoa hobetu behar dute oraindik Munduko Txapelketari begira. Neurketaren hasieran, ondoezik sentitu zen, eta botaka egin zuen. Laster osatu, eta normaltasunez jokatu zuen. Brasilek Hegoafrikari 5 gol sartu zuen, Neymarrek hirukoa egin zuen norgehiagokan.
Alemaniak Txileri irabazi zion, Goetzeren gol bakarrari esker. Ez zuen lagunarteko eman, bi taldeen arteko intentsitateagatik. Txilek gehiago merezi izan zuen. Portugalek nagusitasunez irabazi zion Kameruni (5-1). Cristiano Ronaldo herrialdeko pitxitxia bihurtu zen, eta Coentrao eta Song bien arteko liskar batean murgildu ziren. Ingalaterrak Danimarkari irabazi zion, Suturridgen golari esker (1-0), baina ez zuten oso partida ona egin.
Kosovoko selekzioak bere lehenengo partida jokatu zuen. FIFAk ez du guztiz aintzat hartzen, baina lagunartekoak jokatzen uzten dizkio. 18000 zalek ikusi zuten Haitiren kontrako partida historikoa (0-0), Mitrovican.