Itxi

Futbola

Barça

Guardiola: 'Ez nuen neure burua taldea suspertzeko gai ikusten'

Erredakzioa

2012. urtean Chelsearen aurka jasotako porrotak suntsituta utzi zuen FC Bartzelonako teknikari ohia.

  • Pep Guardiola. Argazkia: EFE

    Pep Guardiola. Argazkia: EFE

"Chelsearen aurka galdu eta gero, ez nuen neure burua taldea suspertzeko gai ikusten”, adierazi du Pep Guardiola Bayern Municheko entrenatzaileak. Porrot hori izan zen Guardiolaren agurra leherrarazi zuena.

"Chelsea baino gehiago ginen, baina itzuliko partidan gol bat oparitu genuen eta bat-batean Txapeldunen Ligatik kanpo geunden. Horrek suntsituta utzi ninduen", esan du. "Ezin badituzu jokalariak motibatu, orduan heldu da agur esateko unea", gaineratu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea