Itxi

Futbola

ANOETA

Realak estadioa berritzeko proiektua aurkeztu du

Loiola Altuna

42.300 eserleku izango ditu eta harmailak zelairano gerturatuko dituzte. Aurrekontua,  43.800.000 eurokoa da. Realak 20 miloi jarriko ditu mahai gainean.

43.200 eserleku, gaur egun baino 10.000 gehiago. Harmailak futbolzelaitik 8 metrora. 122 metroko luzera, errugbi partiduak jokatzeko. Egungo bi harmaila nagusiak zelairaino gerturatuko dira eta beste biak guztiz berrituko dituzte. Realak Anoeta birmoldatzeko Donostiako udalak deituko duen lehiaketara aurkeztuko duen proiektua da.

Jokin Aperribay, Realeko presidenteak, aurkezpenean adierazitakoaren arabera, aurrekontua 43.800.000 eurokoa da. Realak berak, 20 miloi jarriko lituzke. Beste 10 Kutxarekin adostutako publizitate akordio batez bidez bideratuko lituzke. Eusko Jaurlaritzak 10 miloi gehiago jarriko lituzke.

Kasurik onenean, lanak datorren urteko udaberrian hasiko lirateke. Teilatu berriari eusteko 8 zutoin erraldoi jarri, zelaia 2 metro jaitsi, hamailak urbildu, Ipar eta hegoaldeko harmailak bota eta berreraiki. Guztira 2 urte inguruko lana. Kanpoaldeko itxura ere guztiz ezberdina izango da.

Jokin Aperribay, Realeko presidenteak adierazi duenez, klubak nahi duen estadioa da gaur aurkeztutakoa.