Itxi

Futbola

Larunbatean, 18:15ean

Eibarrek bolada txarrari amaiera eman nahi dio Gaztelari irabazita

Erredakzioa

Armaginak sailkapeneko bigarren daude, igoera postuetan, 55 punturekin. Deportivo liderra bost puntura dute, eta Las Palmas, hirugarrena, puntu batera.

1:08

Eibarrek Real Madril Gaztela taldearen etxean jokatuko du larunbatean (18:15ean), eta azken asteetako bolada txarrari amaiera ematea du helburu. Hiru jardunaldi daramatzate garaipenik lortu gabe: bi jardunalditan jarraian porrota jaso dute, Zaragozaren (1-0) eta Teneriferen (1-2) aurka, eta Bartzelona B-ren aurka berdindu egin zuten Ipuruan (0-0).

Hala ere, aurretik egindako lan onari esker, lehen mailara zuzenean igotzeko postuetan dira gipuzkoarrak; sailkapeneko bigarren postuan, hain zuzen,  55 punturekin. Deportivo liderra bost puntura dago, eta Las Palmas puntu bat atzetik (54 punturekin).

Real Madril Gaztelaren aurkako azken partidak zapore ona utzi zien eibartarrei, denboraldiko garaipenik handiena erdietsi baitzuten (6-0). Partida haren ondorioz, Toril madrildarren entrenatzailea kargutik kendu zuten.

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:

Real Madril Gaztela: Pacheco; Llorente, Pulido, Cabrera, Noblejas edo Casado, Mascarell, Aguza, Lucas, Jaime Romero edo Burgui, José Rodríguez eta Willian José.

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Lillo, Albentosa, Raúl Navas, Kijera, Errasti, Dani García, Jota Peleteiro, Arruabarrena, Gilvan Gomes edo Capa, eta Morales.

Epailea: Medié Jiménez (kataluniarra)

Estadioa: Alfredo Di Stéfano

Ordua: 18:15ean.