Futbola
Ordutegi bateratua
Ligako azken-aurreko jardunaldia, maiatzaren 11ko 19:00etan
Erredakzioa
Oraindik ere aldaketak egon daitezke ordutegian. Athletic-Reala eta Espanyol-Osasuna, 37. jardunaldietako neurketen artean.
-
Realaren eta Athleticen arteko derbi bat / EFE.
Athleticen eta Realaren arteko derbia zein Espanyol-Osasuna, maiatzaren 11an, igandean, jokatuko dira, 19:00etan, 37. jardunaldiko gainontzeko partidak bezala. Hori da BBVA Ligako ordutegi bateratua, baina 17:00etan eta 21:00etan ere partidak egon litezke, taldeek jokoan dutenaren arabera.
Neurketaren bat sailkapenean eraginik sortzeko aukerarik ez balu, ostiralera edo larunbatera mugitu ahal izango da.
Hona hemen 37. jardunaldiko partida guztiak, maiatzaren 11an 19:00etan:
Levante - Valentzia
Atletico Madril - Malaga
Elx - Bartzelona
Getafe - Sevilla
Vila-real -Rayo Vallecano
Athletic - Reala
Granada - Almeria
Betis - Valladolid
Espanyol- Osasuna
Celta - Real Madril