Itxi

Futbola

Minbizia

Tito Vilanova egonkor dago, baina larri

Erredakzioa

Bartzelonako entrenatzaile ohiari premiazko ebakunza egin zioten ostegunean, Kataluniako hiriburuko Quiron ospitalean, berriro gaixotu ostean.

  • Tito Vilanova FC Barcelonaren entrenatzaile ohia / EFE.

    Tito Vilanova FC Barcelonaren entrenatzaile ohia / EFE.

Tito Vilanova, Bartzelonako entrenatzaile ohia, egonkor dago, baina larri. Ebakuntza egin zioten osteguneko arratsaldean Bartzelonako Quironospitalean. Premiaz ospitaleratu zuten, ohiko azterketa mediko batean konplikazio gastrikoak aurkituta. Parotida guruineko minbizia du teknikoak.

Entrenatzaileak eta sendiak konfidentzialtasuna mantendu nahi dute euren egoeraren inguruan. "Gaixotasuna nirea da", esan zuen Vilanovak. Ospitaleko iturriek ere ez dute gaixotasunaren inguruko xehetasun gehiago eman nahi izan, pribatutasunagatik.

Entrenatzaile ohia minbiziaren kontrako borrokan dabil 2011tik. Gaixotasun horrek futboletik erretiratzea behartu zuen. Uztailaren 19an utzi zuen Bartzelona, ohiko azterketa mediko batzuen ostean larriago gaixotu zenean.

Pep Guardiolarne bigarren entrenatzailea izan zen Tito Vilanova, eta 2012-2013ko Liga irabazi zuen.