Futbola
Europa Liga
Sevillak eztabaida lagun hartu du Valentzia mendean
Joseba Urkiola (@IBROKI) | Mikel Dominguez
Unai Emeryren Sevillak 2-0 hartu zuen Valentzia Sanchez Pizjuanen mendean. Andaluziarrak nagusi izan ziren, baina epaileak baina M'Biaren golean hanka sartu zuen. Benficak Juventusi irabazi zion.
Sevillak aurrerapauso galantza eman du Europa Ligan. Emeryren mutilek Valentzia mendean hartuta, oin eta erdi Turineko finalean daukate. M´Bia eta Bacca izan ziren partidako golegiak. Epaileak sutan jarri zituen Pizziren mutilak. Lehen golean jokoz kanpoko garbia baleko eman zuen. Atsedenalditik bueltan Vargasek langa jo zuen buruz eginiko jaurtiketa baten ostean. 90 minutu geratzen dira oraindik kanporaketa erabakitzeko, baina Sevillak aldeko du nabarmen lehia. Mestallan erabakiko da guztia helduden ostegunean.
FITXA TEKNIKOA
Sevilla: Beto; Diogo Figueiras, Pareja, Fazio, Fernando Navarro; M'Bia, Carriço; Reyes (Marko Marin, m.59), Rakitic, Vitolo (Iborra, m.90); Bacca (Gameiro, m.73).
Valentzia: Guaita; Joao Pereira, Javi Fuego, Mathieu, Bernat (José Gaya, m.46); Feghouli (Jonas, m.74), Parejo, Keita, Fede Cartabia (Piatti, m.57); Vargas eta Paco Alcácer.
Golak: 1-0, M.33: M'Bia. 2-0, M.36: Bacca.
Benfica eta Juventusen aurka neurketan, Rodrigo Limaren gol batek erabaki zuen, portugaldarren alde. Ezequiel Garyk etxekoen aldeko lehenengoa egin zuen, partida hasi bezain laster, baina Carlos Tevezek berdindu zuen norgehiagoka, 73. minutuan. Juventus erosoen zegoenean, Limak Benfica aurreratu zuen, 84.ean. Portugaleko Ligako txapelduna aldeko gol batekin bisitatuko du Turin, Italiako titulua eskuratzetik gertu dagoen Juventusen aurka aritzeko itzuliko partidan.
FITXA TEKNIKOA
Benfica: Artur; Maxi Pereira, Luisao, Garay, Siqueira; Markovic, Pérez, André Gomes (Cavaleiro, m.81); Rodrigo, Óscar Cardozo (Lima, m.62) eta Sulejmani (André Almeida, m.60).
Juventus: Buffon; Martín Cáceres, Bonucci, Chiellini; Pirlo, Lichtsteiner, Pogba, Marchisio, Asamoah; Tévez (Osvaldo, m.82) eta Vucinic (Giovinco, m.65).
Golak: 1-0, m.2: Garay. 1-1, m.73: Tévez. 2-1, m.84: Lima.