Futbola
Jaenen aurka
Toti baja izango da larunbateko partida erabakigarrian
Erredakzioa
Numantziaren aurkako norgehiagoka hasi aurretik min hartu zuen jokalariak bere eskuineko hankan, eta egindako probek zuntz-haustura duela baieztatu dute.
-
Alavesen artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Alavesek baja garrantzitsua izango du larunbateko Jaenen aurkako partida erabakigarrian (21:00). Gasteiztarrek salbazioa izango dute jokoan Jaenen aurka, eta Totik ezin izango du neurketa jokatu.
Numantziaren aurkako norgehiagoka hasi aurretik min hartu zuen jokalariak bere eskuineko hankan, eta egindako probek zuntz-haustura duela baieztatu dute.
Haren ordez Miroslav Stevanovicek edo Ion Velezek joka dezakete. Alberto entrenatzaileak oraindik ez daki Alex Ortizek partida jokatu ahal izango duen edo ez.