Itxi

Futbola

Ikasi eta hezi

Entrenatzen eta gozatzen jarraitu nahi du Unai Emeryk

Erredakzioa

'No es pais para sosos' ETBko saioa grabatzen harrapatu dugu, eta denboraldiaz eta euskal futbolaz hausnartu du Sevillako entrenatzaileak.

Unai Emery ETBko 'No es país para sosos' saioa grabatzen harrapatu dugu, Pasaian. Sevillako entrenatzailea oso pozik agertu da egindako denboraldiarekin. Europa Liga irabazi du aurten Andaluziako taldeak. Ezer baino lehen, bere lanarekin eta futbolariekin batera gozatzen jarraitu nahi du Emery. Egunero ikasten duela esan du entrenatzaileak.

Emeryk ez daki non egongo den etorkizunean: "Futbolean, kontua ez da izaten norberak non egon nahi duen, baizik eta besteek non nahi duten".

Gipuzkoarraren arabera, Realak oso denboraldi ona egin du. Europatik kanpo eta 2. mailan "urte asko" eman ostean, leku garrantzitsu batera itzuli dela Reala uste du.

Athleticek denboraldi bikaina egin duela uste du, nortasuna galdu gabe. Osasunaz penatuta agertu da, baina baikor begiratzen dio talde gorritxoaren etorkizunari.