Futbola
Las Palmasen aurka
Kordobak Lehen Mailan jokatuko du
Erredakzioa
Uli Davila mexikarrak 93. minutuan sartutako golari esker (1-1) lortu du Kordobak Lehen Mailarako txartela.
-
Kordoba, Lehen Mailako taldea. Argazkia: EFE
Kordobak Lehen Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian, kanporaketaren itzuliko partidan Las Palmasen etxean bana berdinduta. Eibarren eta Deportivoren bidea jarraitu du Kordobak.
Etxeko taldea aurreratu da 48. minutuan, Apoñok sartutako golarekin, eta luzapenera errenta horrekin iritsi da. Une horretan Las Palmaseko zaleak berdegunera hurbildu dira, garaipena ospatzeko asmoz, eta epaileak norgehiagoka gelditzea erabaki du. Minutu eta erdi geratzen zen neurketa bukatzeko, eta txartela eskura zuen Las Palmasek.
Baina 93. minutuan gola egin du Uli Davila mexikarrak, eta igoera Kordobak lortu du azkenean. Joaneko partidan hutsean egin zuten.