Itxi

Futbola

Hurrengo astelehenean

Real Unioneko langileek greba mugagabea hasiko dute

Erredakzioa

Eskaera orain arte zor dizkieten soldatak ordaintzea eta zorrak egunean izatea da. Zaleen "babesa eta ulermena" eskatu dute.

  • Real Unioneko jokalarien artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Real Unioneko jokalarien artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Real Unioneko langileek greba mugagabea hasiko dute hurrengo astelehenean, euren soldaten ordainketa eskatzeko asmoz. Enpresak 18 soldata inguru zor dizkie.

CCOOk ohar baten bidez jakinarazi duenez, langileek ezin dute "doako sakrifizio gehiago egin". Grebaren erabakia astelehenan egindako asanbladan hartu zuten.

Denboraldian zehar, langileek greba egitea baztertu zuten taldearen kirol ibilbideari kalte ez egiteko asmoz. Orain "unea heldu" dela iritzi diote.

Eskaera orain arte zor dizkieten soldatak ordaintzea eta zorrak egunean izatea da, baina Serrano ordezkariak azaldu duenez, aste honetan zehar hiru soldata kobratzen badituzte, greba bertan behera utziko lukete. Bestalde, zaleen "babesa eta ulermena" eskatu dute.