Itxi

Futbola

Japoniako hautatzaile berria

Aguirrek bere abizena ez dela 'Aguile' ahoskatzen argitu du Japonian

Erredakzioa

Japoniako hautatzaile moduan aurkeztu dute entrenatzaile mexikarra astelehen honetan. Bere abizena ondo ahoskatzen zuten galdetu diote kazetariek eta txantxa giroa nagusitu da.

  • Javier Aguirre. Argazkia: EFE

    Javier Aguirre Japoniako hautatzaile berriaren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: EFE

Javier Aguirre da Japoniako futbol selekzioko hautatzaile berria eta astelehen honetan aurkeztu du Japoniako Futbol Federazioak. Japoniako kazetariek bere abizena, 'Aguile', ondo ahoskatzen ote duten galdetu diote, eta txantxa giroa nagusitu da.

"Nire abizena Aguirre ahoskatzen da, Javier Aguirre", azaldu die entrenatzaile mexikarrak. Barre artean 'r' hizki bikoitzarekin ahoskatu behar dela azaldu die kazetari japoniarrei. Japoniarrei asko kostatzen zaie 'r' hizkia ahoskatzea eta 'L' hizkia ahoskatzen dute. Itzultzailea ere saiatu da abizena Javier Aguirrek ahoskatu duen moduan ahoskatzen, eta barre artean 'r' letrari indar gehiago eman behar diola esan dio.

Japoniako Futbol Federazioak uztailaren 24an jakinarazi zuen Aguirre izango zela Japoniako hautatzaile datozen lau urteetarako, eta gaur, abuztuaren 11n aurkeztu dute. Irailaren 5ean egingo de debuta.