Itxi

Futbola

2-0 irabazi dio Sevillari

Real Madril, Europako Superkopako txapeldun

A.B.

Ancelottik zuzentzen duen taldeak 2-0 irabazi dio Sevillari Cardiffen jokatu duten finala. Cristiano Ronaldok sartu ditu partidako bi golak.

  • Real Madril. Argazkia: EFE

    Real Madril Europako Superkopako txapeldun izendatu da. Argazkia: EFE

Real Madril Europako Superkopako txapeldun izendatu da finalean Sevillari 2-0 irabazita. Txapeldunen Ligako txapelduna nagusi izan da Europa Ligako txapeldunaren aurka.

Norgehiagoka erritmo biziarekin hasi dute bi taldeek, baina minutuak aurrera joan ahala Real Madril baloiaren jabe egin da, eta jaun eta jabe izan da. Lehen zatiko abagune onenak Real Madrilek izan ditu, baina gola ez da 30. minutura arte iritsi. Gareth Balek erdiraketa bikaina egin eta Cristiano Ronaldok sare barrura bidali du errematea (1-0).

Bigarren zatiak lehenaren antz handia izan du, eta Cristiano Ronaldok 49. minutuan sartutako bigarren golak (2-0) norgehiagoka erabakita utzi du. Partidaren azken txanpan, Beto atezainak Real Madrilek gol gehiago sartzea eragotzi du.

Fitxa teknikoa:

2 - Real Madril: Casillas; Carvajal, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao (Marcelo, 83. min); Kroos, Modric (Illarramendi, 85. min), James (Isco, 71. min); Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema.

0 - Sevilla: Beto; Fazio, Navarro, Pareja, Coke (Figueiras, 83. min); Krychowiak, Carriço; Suarez (Reyes, 77. min), Vitolo, Vidal (Aspas, 65. min); Bacca.

Golak: 1-0, 30. min: Cristiano Ronaldo. 2-0, 49. min: Cristiano Ronaldo.

Epailea: Mark Clattenburg (Ingalaterra).